Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2020

Egun bateko proiektua (4 urteko gela)

Imagen
Orokorrean oso zaila da ikastetxeko kurrikulum proiektua sarean aurkitzea eta baita ikastetxean bertan ere. Legeak uneoro aldatzen doazenez, ikastetxeei ez die denborarik ematen lege horiek eskatzen duten guztia berriz publikatzeko nahiz eta ikasgeletan eta ikastetxeetan praktikan aurrera eramaten den. Lehen eguna gainditu ahal izateko ikastetxearen xedea eta “filosofia”z ahal bezain beste irakurriko nuke eta baita ordutegiak eta kokapena zein den aztertuko nituzke. Ahal izanez gero, ikastetxera deituko nuke ahalik eta informazio gehien jaso ahal izateko eta kasu askotan baja hartu duen irakaslearekin hitz egiteko aukera ere izan dezakegu. Kasu  honetan, Sodupeko eskola publikoko web orrian sartuz gero ikus dezakegu Ikastetxeko curriculum proiektua eskura daukagula eta zikloka etapa bakoitzerako ezarritako gaitasunak eta helburuak eskuragai ditugula. Horrez gain, Haur Hezkuntzako curriculumean edo l au urteko haurren interes eta gaitasunak azter ditzakegu eta horietatik abiatuz ...