Egun bateko proiektua (4 urteko gela)

Orokorrean oso zaila da ikastetxeko kurrikulum proiektua sarean aurkitzea eta baita ikastetxean bertan ere. Legeak uneoro aldatzen doazenez, ikastetxeei ez die denborarik ematen lege horiek eskatzen duten guztia berriz publikatzeko nahiz eta ikasgeletan eta ikastetxeetan praktikan aurrera eramaten den.Lehen eguna gainditu ahal izateko ikastetxearen xedea eta “filosofia”z ahal bezain beste irakurriko nuke eta baita ordutegiak eta kokapena zein den aztertuko nituzke. Ahal izanez gero, ikastetxera deituko nuke ahalik eta informazio gehien jaso ahal izateko eta kasu askotan baja hartu duen irakaslearekin hitz egiteko aukera ere izan dezakegu.Kasu  honetan, Sodupeko eskola publikoko web orrian sartuz gero ikus dezakegu Ikastetxeko curriculum proiektua eskura daukagula eta zikloka etapa bakoitzerako ezarritako gaitasunak eta helburuak eskuragai ditugula. Horrez gain, Haur Hezkuntzako curriculumean edo lau urteko haurren interes eta gaitasunak azter ditzakegu eta horietatik abiatuz egun horretarako proiektu txiki bat presta dezakegu, betiere kontuan izan behar dugu kurtsoaren ze momentutan gauden eta gaitasunak lau hileroka banatuta egonez gero horri begiratu behar diogula. Beste baldintza batzuetara egokitutako jarduerak prestatuta eramatea nahiko zaila iruditzen zait, ez baitakigu ze motatakoa izango den gelan izan dezakegun aniztasuna.

Lehenengo egun horretarako , 4 urteko haurrak pixkanaka egozentrismo etapa horretatik irteten doazela kontuan izanda eta gero eta ahalmen gehiago eskuratuz doazen heinean, egun baterako proeiktu bat presta genezake.Horretarako, egokiena haurren interesetatik abiatutako ekintzen bat prestatzea izango litzateke, baina egoera kontuan izanda hori ezinezkoa denez. Kooperazioa eta autonomia sustatzeko proiektu txiki bat jar dezakegu mahai gainean.Eman dezagun, urtaroen inguruko proiekturen bat eramango dugula gelara. Haiek sasoi horretaz dakitena besteei kontaraztea plantea genezake eta baita, ondoren talde txikitan urtaro desberdinekin lotutako irudiak mahai gainean jartzea. Helburua, dagokigun urtaroari dagozkion irudiak moztea eta kartulina batetan kolatzea delarik, urtaro bakoitzerekin lotzen diren irudiez kontziente izateko. Horretarako, material desberdinak erabiliko ditugu eta lehenengo eguna denez beti eskura ditugun baliabide materialak erabiliko ditugu, hala nola: artaziak, kola, kartulinak, etxetik prestatu eraman ditudan irudiak, margoak, zerak, mota desberdinetako kolerako paperak eta textura desberdinak dituzten paper motak. Guzti honekin ezin izango dugu ebaluzio zehatz bat egin, azken finean, lehen egunerako kontaktu azkar bat baino ez da, eta nahiz eta urtaro bakoitzak ezaugarri finko batzuk dituen, ezin dugu lana ondo edo txarto baloratu. Norbere interpretazio eta bizipenak ere kontu hartu beharko ditugulako.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Zelan ikasten dute haurrek?

Pedagogia alternatiboak eskolan

Nire burua irakaslelez