Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2020

Pedagogia alternatiboak eskolan

Imagen
Ikaskide guztiek eta guk geuk (Gossip´s ) landutako pedagogia alternatibo  guztien azterketa sakona ondoren, hauek dira pedagogia bakoitzetik interesgarrien irudi zaizkidan kontzeptuak: High scope (Amantalak) Gizartearen hobekuntza bilatzen zuen hezkuntzaren bidez. Piageten oinarri pedagogietan oinarritu zenez gero, umeak haien heziketaren protagonista aktibo bilakatzen zituelarik. Honen arabera, haurrek behaketa eta esperimentazioaren bidez ikasten zuten, haien arazoak konponduz eta inguruarekin zentzumenak erabiliz erlazionatuz. High scopen programak haur bakoitzaren berezitasun eta ingurumenera egokitzen dira eta horrek haur bakoitzak bere ezagutza propioa eratzea dakar (Parte hartze aktiboa sustatuz). Baso Eskolak (Octopus) Espazio libreetan burutzen dituzte haien jarduerak eta haurrek naturarekin hartu eman zuzena daukate. Guzti horrek, naturarekiko errespetua eta kontzientzia hartzea dakarrenez, oso lotuta dago bizitzako beste balore batzuk garatzerako orduan. I...

Ipar Poloa-Erraketak Oinetan

Imagen
Diseinu didaktikoa planteatzeko gure taldeari egokitu zaion gaia Ipar Poloa izan da ("Erraketak oinetan). Gai horretatik abiatuz ipar poloaren inguruko informazioa bilatu behar izan dugu eta bertako gidoia jarraituz haurrengana ekarri. Horretarako, aspektu desberdinak aztertu ditugu: klima, janariak, janzkera, ohiturak, garraioak eta abar. Guzti horrek baliabide asko eman dizkigu gerora jarduerak planteatu ahal izateko. Diseinu didaktikoa aurrera eramateko, gure lanaren atalak horrela banatu ditugu. Alde batetik eta lana gure eskolako errealitatera egokitzeko testuinguruaren barruan, herria, ekonomia, historia eta zentroari buruzko informazio baliagarria ekarri dugu gurera. Horrela, benetan gure diseinu didaktikoa non eta nola planteatuko dugun argiago ikusi ahal izateko. Behin testuinguruan kokatuta, gure gelari buruzko informazioa zehaztu dugu,bai espazioari dagokionez eta baita familien zein haurren inguruko informazioa argituz. Ahal nola, haurren familien egoera ekonom...