Pedagogia alternatiboak eskolan
Ikaskide guztiek eta guk geuk (Gossip´s ) landutako pedagogia alternatibo guztien azterketa sakona ondoren, hauek dira pedagogia bakoitzetik interesgarrien irudi zaizkidan kontzeptuak: High scope (Amantalak) Gizartearen hobekuntza bilatzen zuen hezkuntzaren bidez. Piageten oinarri pedagogietan oinarritu zenez gero, umeak haien heziketaren protagonista aktibo bilakatzen zituelarik. Honen arabera, haurrek behaketa eta esperimentazioaren bidez ikasten zuten, haien arazoak konponduz eta inguruarekin zentzumenak erabiliz erlazionatuz. High scopen programak haur bakoitzaren berezitasun eta ingurumenera egokitzen dira eta horrek haur bakoitzak bere ezagutza propioa eratzea dakar (Parte hartze aktiboa sustatuz). Baso Eskolak (Octopus) Espazio libreetan burutzen dituzte haien jarduerak eta haurrek naturarekin hartu eman zuzena daukate. Guzti horrek, naturarekiko errespetua eta kontzientzia hartzea dakarrenez, oso lotuta dago bizitzako beste balore batzuk garatzerako orduan. I...