Zelan ikasten dute haurrek?
Argi dago,haurrek esperientziaren bidez eta imitazioz ikasten dutela. Gainera, haur bakoitzaren erritmoa, nahiak, interesak, beharrizanak…kontuan izan behar ditugu. Horretarako, ezinbestekoa da haur bakoitza ezagutzea eta behaketaren bidez jarraipena egitea. Egia da gaur egungo eskoletako egoerek ez digutela lan hori batere errazten. Ratioek gora egin dute eta askotan nahiz eta denetara egon nahi izan ezinezkoa egiten delako. Batez ere haur hezkuntzako etapari dagokionean, indibidualitatearen kontzeptu horrek hare garrantzi handiagoa hartzen du. Horregatik, helburu nagusia haur bakoitza bere osotasunean garatzea denez gero, norbere autonomia, beharrak eta egoerak izan behar ditugu abiapuntutzat. Egia da, testuinguruak ere bere papera betetzen duela eta nahiz eta etapa batzuetan funtzio hori familiak, genetikak eta eskolak osoan betetzen dituzten, ezinezkoa da testuinguruaren paper horretan arreta jartzea.Haur guztiengan ez da berdina izango familiaren kultur kapitala edota kapita...