Nire burua irakaslelez
Argi dago nik
neuk jasotako hezkuntza mota ez dela gaur egungo gizarteari egokitutako
hezkuntza izan, nahiz eta momentu horretako gizarte eta garaian kokatutako
hezkuntza izan den.
Gelan egindako
hausnarketan ikusitako argazkien arira , argi dago gure gizartea etapa
desberdinetatik pasatu dela eta orain oso modernotzat jotzen diren metodologiak
ez direla gaur egun asmatutakoak, baina zentzu askotan atzera ere egin dugu,
hezkuntza beti gizartearen eskutik doalako. Hezkuntza eta gizartea elkarri
lotuta doazen oinarrizko bi kontzeptu dira eta hezkuntza sistemaren bidez
gizartea aldatzeko giltza ere eskuetan daukagula uste dot.
Nire iritziz,
haurrak protagonista bihurtu behar ditugu eta horretarako esperimentatzen eta
pixkanaka autonomoak izaten doazen heinean, norbere nortasuna eraikiz joango
dira. Horretan, irakasleak paper garrantzitsua daukala uste dot, eta ez
autoritate aldetik. Hau da, autoritatea eta arau, konpetentziak, helburu eta
abarrak bete daitezke betiere laguntzaile /gidari lana eginez. Gaur egun, nahiz
eta asko aldatu den ez da “idealtzat” jo genezakeen sistema.
Horregatik, haurrei
bere osotasunean garatzeko aukera eman behar zaie, elkarbizitza sustatuz,
emozioak landuz, naturarekin kontaktuan izanez, norbere interesetan zentratuz …
irakasleon esku hartzea oso noizbehinkakoa delarik.
Azkenik
aipatzekoa da, ez dudala gure hezkuntza askotan esaten den bezain txarto
ikusten, haurra protagonista izatea lortzen badugu, bidearen zati handi bat
eginda izango dugula uste dut. Helburua, haurrarentzat , eskola lau hormatako
eraikuntza bat baino gehiago izatea delarik.

Comentarios
Publicar un comentario