Zelan ikasten dute haurrek?
Argi dago,haurrek
esperientziaren bidez eta imitazioz ikasten dutela. Gainera, haur bakoitzaren
erritmoa, nahiak, interesak, beharrizanak…kontuan izan behar ditugu. Horretarako,
ezinbestekoa da haur bakoitza ezagutzea eta behaketaren bidez jarraipena egitea.
Egia da gaur
egungo eskoletako egoerek ez digutela lan hori batere errazten. Ratioek gora
egin dute eta askotan nahiz eta denetara egon nahi izan ezinezkoa egiten delako.
Batez ere haur hezkuntzako etapari dagokionean, indibidualitatearen kontzeptu
horrek hare garrantzi handiagoa hartzen du. Horregatik, helburu nagusia haur
bakoitza bere osotasunean garatzea denez gero, norbere autonomia, beharrak eta
egoerak izan behar ditugu abiapuntutzat.
Egia da,
testuinguruak ere bere papera betetzen duela eta nahiz eta etapa batzuetan
funtzio hori familiak, genetikak eta eskolak osoan betetzen dituzten, ezinezkoa
da testuinguruaren paper horretan arreta jartzea.Haur guztiengan ez da berdina
izango familiaren kultur kapitala edota kapital soziala, herria, familia giroa,
eskolaren profila, eskolak daukan “output”-a eta abar.
Horrenbestez,
hezkuntzak bi norabidetako prozesua izan behar duela uste dut. Prozesu
horretan, haur bakoitzaren gaitasunak eta erritmoa errespetatuz, haurrei
esperimentatzen utziz eta lateralidadea, hau da, pentsamendu dibergentea,
sustatuz. Helburua, haur bakoitzak izatez dituen gaitasunak ahalik eta gehien garatzea
delarik.
Jarritako
argazkia ere egindako hausnarketarekin bat dator. Guztiok desberdinak garen
heinean, gure artean ere ikaskuntza prozesua desberdina da, bakoitzaren gaitasun, beharrizan, interes, erritmo eta
abarrak ditugulako eta guzti horiek kontuan izan behar ditugu haurra bere
osotasunean garatzea lortu ahal izateko.

Comentarios
Publicar un comentario