Pedagogia alternatiboak eskolan
Ikaskide guztiek eta guk geuk (Gossip´s )
landutako pedagogia alternatibo guztien
azterketa sakona ondoren, hauek dira pedagogia bakoitzetik interesgarrien irudi
zaizkidan kontzeptuak:
High
scope (Amantalak)
Gizartearen hobekuntza bilatzen zuen
hezkuntzaren bidez. Piageten oinarri pedagogietan oinarritu zenez gero, umeak
haien heziketaren protagonista aktibo bilakatzen zituelarik. Honen arabera,
haurrek behaketa eta esperimentazioaren bidez ikasten zuten, haien arazoak konponduz
eta inguruarekin zentzumenak erabiliz erlazionatuz. High scopen programak haur
bakoitzaren berezitasun eta ingurumenera egokitzen dira eta horrek haur
bakoitzak bere ezagutza propioa eratzea dakar (Parte hartze aktiboa sustatuz).
Baso
Eskolak (Octopus)
Espazio libreetan burutzen dituzte haien
jarduerak eta haurrek naturarekin hartu eman zuzena daukate. Guzti horrek,
naturarekiko errespetua eta kontzientzia hartzea dakarrenez, oso lotuta dago
bizitzako beste balore batzuk garatzerako orduan. Ikasten dituzten gauzak oso
loturik daude norbere interesekin eta benetako garapen pertsonalari. Mugimendu
librea daukate eta emozioak adierazten, garatzen eta autoerregulatzen ikasten
dute. Ondorioz, norbere ikuspegi pertsonala garatzea lortzen dute eta
konfiantza ere eskuratzen dute. Betiere, espazio eta erritmoak errespetatuz.
Ikas
Komunitateak (Fosterrak)
Ikasle guztien ikasketa prozesua bultzatzen
dute, metodologia aktiboa eta elkarrekintza /laguntza sustatzen
ditu,partaidetza, lankidetza, elkarreragina, kooperazioa, berdinen arteko ikaskuntza
Hiru pilar dituzte: familia, auzoko giza
baliabideak eta kanpoko agenteak.
Amaraberri
(Pottokak)
Haur bakoitzaren beharretan zentratzen dira
eta bai aspektu sozialei so eginez eta baita emozioak ere barne
hartuz.Bestalde, haurraren interes, behar eta erritmoak errespetatzen dituzte.
Hiruki moduan lan egiteko planteamendu egin zuten hau da elkarlana bultzatuz:
familia, eskola eta irakasleen artean esku hartuz eta eskola hasitako lana
etxean ere ildo beretik jarraituz. Sozializazio prozesua bultzatzen dute,
autonomia, sormena, askatasuna eta auto-estimua sustatzen dituzte.
Konfiantzaren
pedagogia (Gladies)
Pertsona gisa garatzea, konfiantza garatzea,
familia eta eskolaren arteko lankidetza estua, haur bakoitzaren erritmoa
errespetatzen dute, norberak bere formakuntza bideratzen du, ikaskuntza aktiboa
sustatzen da eta adin desberdinetako umeak elkarrekin daude. Helduak gidari eta
laguntzaile lanak egiten ditu.
Montessori
(Rami´s)
Askatasunez, independentziaz eta errespetuz
jardutea, haurrak haien garapen prozesuaren pertsona aktibo bihurtzea eta
garapen indibiduala errespetatzea. Helduaren paperari dagokionez, aipatzekoa da
haurraren beharrizanak, gaitasunak eta erritmoa errespetatu behar ditu eta
horretarako ezinbestekoa da haurra etengabe behatzea.
Waldorf
(Seiak)
Hezkuntzaren ikuspegi integrala, malgutasuna
eta sormena sustatzen ditu. Indibidualtasunaren printzipioan oinarritzen dira.
Reggio
Emilia (Marise)
Haurra da guztiaren ardatza, familiaren
inplikazioa eta rol aktiboa, ikuspegi konstruktibistan zentratzen dira, haurrei
ingurune egokia eskaini behar zaie.
Haurren ikasteko gogo, gaitasun eta
interesetatik abiatuz inguruko mundua esperimentatzen du eta jakin mina garatzen
du. Egituratutako errutinak eta ordutegia dituzte. Hezitzailea bidelaguna eta
behar dituzten espazio egokiak eskaintzen dizkie
.
Zer
ezarriko nuke nire etorkizuneko eskolan?
High
scopetik:
-Umeak haien heziketaren protagonista aktibo
bilakatzea.
-Haurrek behaketa eta esperimentazioaren bidez
ikastea.
-Haur bakoitzaren berezitasun eta ingurumenera
egokitutako hezkuntza.
-Parte hartze aktiboa sustatu.
Baso
Eskoletatik:
-Haurrek naturarekin hartu eman zuzena izatea.
-Ikasten dituzten gauzak norbere interesetara loturik
egotea
-Mugimendu librea izatea.
Ikas
Komunitateetatik:
-Ikasle guztien ikasketa prozesua bultzatzea.
-Berdinen arteko ikaskuntza: metodologia
aktiboa eta elkarrekintza /laguntza sustatzen ditu,partaidetza, lankidetza, elkarreragina
eta kooperazioa sustatzea.
Amaraberritik:
-Haur bakoitzaren beharretan zentratzea.
-Haurraren interes, behar eta erritmoak errespetatzea.
-Familia, eskola eta irakasleen arteko
elkarlana lantzea.
- Autonomia, sormena, askatasuna eta
auto-estimua sustatzea.
Konfiantzaren
pedagogiatik:
-Konfiantza garatzeko espazioak eskaintzea.
-Haur bakoitzaren erritmoa errespetatzea.
-Ikaskuntza aktiboa sustatzea.
-Helduak gidari eta laguntzaile lanak betetzea.
Montessoritik:
-Askatasunez, independentziaz eta errespetuz
jarduteko aukeraz eskaintzea.
-Haurrak haien garapen prozesuaren pertsona
aktibo bihurtzea eta garapen indibiduala errespetatzea.
Waldorfetik:
-Hezkuntzaren ikuspegi integra izatea.
-Sormena sustatzea.
Reggio
Emiliatik:
-Haurra da hezkuntzaren ardatza.
-Familiaren inplikazio eta rol aktiboa
bultzatzea.
-Haurren gaitasun eta interesetatik abiatzea.
-Hezitzailea bidelaguna izatea eta behar dituzten espazio egokiak eskaintzea.
Loczky:
-Haur bakoitzari autonomiaz egiten ustea.
-Bere kabuz ikasteko aukera eta espazioak eskaintzea.
-Helduarekiko elkarrekintza eta lankidetza sustatzea.

Comentarios
Publicar un comentario