Ipar Poloa-Erraketak Oinetan


Diseinu didaktikoa planteatzeko gure taldeari egokitu zaion gaia Ipar Poloa izan da ("Erraketak oinetan). Gai horretatik abiatuz ipar poloaren inguruko informazioa bilatu behar izan dugu eta bertako gidoia jarraituz haurrengana ekarri. Horretarako, aspektu desberdinak aztertu ditugu: klima, janariak, janzkera, ohiturak, garraioak eta abar. Guzti horrek baliabide asko eman dizkigu gerora jarduerak planteatu ahal izateko.



Diseinu didaktikoa aurrera eramateko, gure lanaren atalak horrela banatu ditugu. Alde batetik eta lana gure eskolako errealitatera egokitzeko testuinguruaren barruan, herria, ekonomia, historia eta zentroari buruzko informazio baliagarria ekarri dugu gurera. Horrela, benetan gure diseinu didaktikoa non eta nola planteatuko dugun argiago ikusi ahal izateko. Behin testuinguruan kokatuta, gure gelari buruzko informazioa zehaztu dugu,bai espazioari dagokionez eta baita familien zein haurren inguruko informazioa argituz. Ahal nola, haurren familien egoera ekonomikoa, gelako aniztasuna, haurren inguruko informazio zehatza eta abar.
Behin diseinuan lanean hasteko proeiktuaren txantiloia erabili dugu. Bertan, konpetentziak, arazo-egoera, helburuak, lorpen adierazleak,esperientzia eremuetako eukiak, metodologia, jarduerak saioka(Hasierako jarduerak, garapena jarduerak,aplikazio eta komunikazio jarduerak, orokortze eta transferentzia jarduerak) eta denboralizazioa ezarri eta finkatu ditugularik.
Azkenik eta eranskinetan txantiloian ezarritako jarduera eta inguruko informazioa sakondu baino lehenago, ebaluazio irizpideak ezarri ditugu. Horretarako, laberinto batetan barneratu gara eta behar besteko informazioa jaso dugu gure lanaren nondik norakoak modu egokian eta gure testuinguruari egokituta ebaluatu ahal izateko.
Lanean zehar aurkitutako zailtasunei dagokionez, esan beharra daukat hasieran eta modu presentzialean egiteak lana asko errazten zuela. Azken finean, bakoitza bere etxean egoteak eta modu birtual zein artifizial batetan lan egiteak lan karga gehiago suposatu du eta ez dut hasieran beste disfrutatu. Hori alde batera utzita, ebaluazioari eta helburuen taulari atxikiko nioke zailtasun punturik handiena. Niretzat, lanaren punturik abstraktuena da, azken finean gela eta ikastetxe imaginario batetan pentsatzen dugu eta horrek ez ditu gauzak errazten.
Ondorioekin jarraiki, nire ustez, oso lan potoloa izan da eta behar besteko denbora eta orduak eskaini dizkiogu lana ahalik eta hoberen burutzeko. Ikasitako kontzeptuak ere praktikara eraman ditugu eta gure espazioa eskaini zaigu gela konkretu batetik at lan egin ahal izateko. Gure gela "sortu" izateak, asko lagundu digu nahiz eta zailtasunak ere hortik eratorritakoak izan diren. Kontuan izanda, diseinu didaktiko bat egiteko gure lehen kontaktua izan dela ideiak nahiko argi geratuko zaizkidala esango nuke. Hasieran ezin izango nituzke argi izan diseinu didaktiko baten nondik norakoak baina buru mapa bat egiteko baliogarria izan da eta baita sarean edota eskoletan topa ditzakedan programazio desberdinak "irakurtzeko" eta interpretatzeko giltz moduan.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Zelan ikasten dute haurrek?

Pedagogia alternatiboak eskolan

Nire burua irakaslelez